Kulturak apartako laguntzetan bi milioi euro baino gehiago eman dizkio Euskadiko sortzearen munduari pandemiari aurre egiteko

18/11/2020

  • Denis Itxaso EAEko Gobernuaren Ordezkariak azpimarratu duenez, “erakunde horiei oxigeno finantzarioa ematea da deialdi honen helburua"

 

Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalak (INAEM), Kultura eta Kirol Ministerioaren mendeko erakundeak, apartako laguntzetan bi milioi euro baino gehiago eman dizkie Euskadiko antzerki-, dantza-, lirika-, musika- eta zirku-konpainiei COVID-19 pandemiari aurre egiteko. INAEMek birformulatu egin ditu kultura-sektoreari urtero ematen dizkion laguntzak eta handitu egin ditu  sortzearen munduari laguntzeko COVID-19 pandemiaren ostean.

Pasa den uztailean egin zen apartako diru-laguntza horien deialdi publikoa eta INAEMek dagoeneko argitaratu du laguntzak jasotzeko onartutako onuradunen behin-behineko zerrenda. Deialdi honek lirikaren, musikaren, dantzaren, antzerkiaren eta zirkuaren arloetan kultura-jarduera ahalbidetzen duten egiturak mantentzen lagundu nahi du. Gainera, diru-laguntzek arte-diziplina horiek sustatzea eta zabaltzea zein ondare eszenikoa, koreografikoa, lirikoa eta musikala babestea bilatzen dute. Hori dela eta, erakundeak 2020 honetan guztira 37.937.130 euro bideratuko ditu sektorearentzako laguntzetan (hau da, iazko diru-kopuruaz aldeztuta, hirukoitza); horietatik 16.553.482 euro dantza, lirika eta musikako partidari dagozkio (6.008.262 euro 2019an) eta 21.383.648 euro antzerki eta zirkuko partidari (aurreko ekitaldian 8.035.528 euro).

Diziplina horietan aritzen diren euskal konpainiek bi milioi euro baino gehiago erakartzea lortu dute eta proiektuak bultzatzeko, arte eszenikoen eta musikaren egiturak mantentzeko, bai eta jaialdiak eta zikloak egiteko eta programazio egonkorrak mantentzeko ere balio izango dute.

Kopuru horretatik, ia 1.000.000 euro Bizkaira joan dira; beste  900.000 euro   Gipuzkoara eta 250.00 euro inguru Arabara. Eta arloka: dantzak 143.000 euro banatuko du; lirikak eta musikak, ia 800.000 euro eta arte eszenikoak (antzerkia eta zirkua), 1,25 milioi.

Laguntzetarako proposatutako euskal onuradunen artean enpresa pribatuak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak daude. Musika eta lirikaren atalean, laguntza jaso duten erakundeak Vitoria-Gasteizko Jazzaldikoak, Tolosako Ekinbide Zentrokoak, Donostiako Orfeoikoak, Bilboko Koral Elkartekoak eta Arriaga Antzokikoak dira, besteak beste. Jaialdietako antolatzaileen atalean, Last Tour Concerts S. L. ere laguntza baterako proposatu dute.

Zuzeneko musikako areto pribatuak programazio egonkorrak garatzen dituzten enpresa kudeatzaileen artean honako hauek diru-laguntza jaso dute: Donostiako Dabadaba aretoa kudeatzen duen Guajira Sicodelica edo Vitoria-Gasteizen Hell Dorado  kudeatzen dituen El Infierno Dorado S.L..

Dantzaren arloan, La Fundición S. L, Dantza Garatzeko Elkartea eta Kukai Kultur Elkartea ere onuradun izan daitezkeenen artean daude.

 

Kulturarako Laguntzak (PDF · 87,99 KB)